Elizkizuna eta mokadua izan dute gaur Arritokietako Ama Birjinaren egunean

Baleike 2015ko ira. 8a, 14:09

Arritokietako Ama Birjinaren eguna ospatu dute gaur. Beheko Plaza abesbatzak kantatutako mezaren ondoren, Erkibe elkarteak emandako mokadu bat jateko aukera izan dute bertaratutako fededun eta, oro har, herritarrek. Ohiturari jarraituta, erroskilak eta pastelak erosteko aukera ere izan da.