Larunbatean Getarian egingo den Libre Egunean parte hartzeko deia egiten du Inpernupek

Baleike 2015ko ira. 8a, 07:49
Larunbatean, irailak 12, Libre Eguna ospatuko da Getarian. Kulturari eta politikari aterik ez ixteko eskatzeko, Urola Kostako herriko tabernak libre eta zabalik jarraitzeko, hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar.

Txistulariak, trikilariak eta joareak; eskualdeko herrikoen arteko erronka; herri-bazkaria eta bertsolariak eta abar luze bat izango da. Horrez gain, manifestazioa izango da 19:00etan.

Inpernupe Elkarteak dei egiten die zumaiar guztiei eta bereziki bazkideei larunbatean Getariara joateko eta parte hartzeko.