Bestalde, aipatu biktimen erretratuetan jasotako informazioan bi akats daudela gutxienez. Jose Ignacio Agirrezabalagaren kasuan, horrela dio heriotza lekuaz: "San Migel Artadi Auzoko (Zumaia) Nikol tabernako barraren atzean". Nikol taberna ez dago Artadi auzoan, jakina denez. Beste akatsa Joxe Mari Kortaren heriotza lekua aipatzean aurkitu dugu: "Zumaiako Narrondo auzoa, bere autoarekin Korta S.A. enpresatik irtetzean". Gorostiagako industrigunean izan zen, ez Narrondon.