Paul San Martinen kontzertua, gaur, Itzurun tabernan

Baleike 2015ko ira. 4a, 12:16

Paul San Martin pianojole donostiarrak kontzertua emango du, gaur, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan. 1979an jaioa, txikitatik hasi zen pianoa jotzen. Hasieran klasikoa jotzen bazuen ere, bere pasioa bluesa da. 15 urte zituela hasi zen kontzertuak ematen. Stay blues izeneko taldea du eta harekin hainbat blueseko jaialdietan jo du. Bideo honetan duzue bere musikaren adibide bat.