Gazte olinpiadak, goitibeherak eta rock kontzertuak, larunbatean, Koadrilen egunean

Baleike 2015ko abu. 25a, 13:48

Koadrilen Eguna izango da larunbat honetan Zumaian eta esan daiteke horrekin amaituko dela abuztua. Gazteen olinpiadak, goitibeheren jaitsiera eta rock kontzertuak izango dira, besteak beste. Azken honetan herriko hiru rock talde igoko dira taula gainera.

Hemen duzue eguneko egitaraua eta, baita ere, kontzertua eskainiko duen Hamlet taldearen bideoa ere.

Egitaraua:

10:00  I. Gazte Olinpiadak

14:30 Torreberrin bazkaria (norberaren kontu, postrea emango da)

17:30 Goitibehera jaitsiera [Info+ izen-emateak 606184179 / 689259750]

18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzat ginkanadantza eta diskojaia

18:00 Arranplan Rock kontzertuak: Joseba Irazoki, Blowing Soul, Uralita, Voltaia, Porco Bravo eta Hamlet

18:30 Rock kalean kalejira bertsioekin

22:30 Kofradian Disko fest