'Ciudades de papel', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2015ko abu. 20a, 14:09

Asteburu honetan 'Ciudades de papel' pelikula ikusteko aukera izango da Aita Mari aretoan. John Green idazlearen liburu batean oinarritzen da eta Cara Delevingne eta Nat Wolff ditu aktore lanetan. Ostiralean 22:15ean emango da, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean. Igandean, 17:00etan, 'Del revés (inside out)' pelikula emango da berriro.