Hamabost urte pasatu dira ETAk Joxe Mari Korta hil zuenetik, baina oraindik oso gogoan dugu ekintza horrek Zumaiako herriarengan izan zuen eragina.
Urteak aurrera egin ahala, zorionez, beste egoera sozial eta politiko baten aurrean gaude. Gaur egun ,inork ez du babesten, demokratikoak eta politikoak ez direnbideak herrigintzarako erabiltzea. Hala eta guztiz ere, begibistakoa da,oraindik bide luzea dugula egiteko, gure arteko desberdintasunak kontuan izanik, bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizun finko eta zurruna nahi badugu.
Bakeak eta elkarbizitzak, biolentziaren injustiziaren aitorpena eta biktima ororen duintasuna eta jasandako minaren onarpena beharrezkoa du. Horretarako, atzera begiratu behar dugu, eta gaur egun biolentzia baztertzera eramaten gaituzten arrazoiak iraganarekin erabili: borroka edota ideia politikoen defentsak ez du bidezko bihurtzen giza eskubideen urraketa; gutxiago horietan garrantzitsuena dena urratzea, hau da, bizitza eskubidea urratzea.
Hori dela eta, Joxe Mari Kortaren erahilketaren urteurrena izanik, Zumaiako Udal Batzarra osatzen duten EAJ eta PSE-EE Udal taldeek ondorengo adierazpena egiten dute:
-
Iragana aldaezina dela ukaezina izan arren, aukera politiko desberdinek iraganean gertaturikoaren inguruan egindako balorazioak alda daitezkeela eta aldatu beharrekoak direla.
- Gaitzespena bezalako hitzez haratago, Joxe Mari Kortaren erahilketaren hamabosgarren urteurrenean, basakeria haren aurrean urteetan eginiko justifikazio eta zuritzeak, eta norbanakoen edota taldeen isiltasunak, ez orduan, ez orain, ez dutela zentzurik izan.