Josu Bergara kantautoreak kontzertua eskainiko du ostiralean Zumaiako kanpinean

Baleike 2015ko abu. 6a, 11:20
Mikel Nuñez Lauzirika pianojolea eta Nerea Alberdi bibolinjolearen laguntzaz Kanta Txikien Indarra bere lan berriaren abestiak aurreratuko ditu. Zumaiako kanpinak antolatutako kontzertua doakoa izango da eta 21:30ean hasiko da.
Josu Bergara kantautoreak (1979an, Ean jaioa, Bizkaian) ibilbide oparoa izan du musika munduan. Txikitatik biolontxelo ikasketekin hasi eta hamazortzi urterekin gitarra hartu zuenetik abestiak konposatzen ibili da. Euskal Herriko ehunka eszenatoki eta Londres, Bartzelona, Madril edo Valentzia hirietan ere kontzertuak eskaini ditu. Urrian bere laugarren diskoa argitaratuko du, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabatutako lana.