Zumaiako Musika Jaialdia

El Canto de Orfeo taldeak barroko mundura eramango du gaur Musika Jaialdia

Baleike 2015ko abu. 6a, 10:37

Atzoko eskusoinu-txistu kontzertuaren ondoren, gaur barrokoaren munduan murgilduko da Zumaiako Musika Jaialdia El canto de Orfeo taldeak 20:00etan Komentuan emango duen kontzertuarekin.

El Canto de Orfeo taldeak antzinako musika jorratzen du, zehazki XVII. mendeko musika instrumentala. Maila goreneko musikariek osatzen dute, guztiak ikasketa eta eskarmentu handikoak antzinako musikaren alorrean.

Taldea honako musikariek osatzen dute: Leonor de Lera (zuzendari artistikoa eta biolin barrokoa), Rodrigo Calveyra (flauta eztia, cornettoa), Daniel Garay (perkusioa), Gustavo Gargiulo (cornettoa), Josep Maria Martí (tiorba, gitarra barrokoa), Maria Elena Medina (viola da gamba) eta Ariel Rychter (klabezina).

La voce dello strumento

Berpizkundetik Barrokorako bidean, XVI. mendetik XVII.era alegia, eraldaketa sakona egon zen arte munduan, eta baita musikan ere.  Ordura arte instrumentuak giza ahotsaren laguntzaile eta imitatzaile hutsak ziren, huraxe baitzen instrumentu bakar eta gorena. Baina garai honetan instrumentuak bihurtu ziren protagonista.

La voce dello strumento (Instrumentuaren ahotsa) egitarauak XVII mendean musika instrumentalak izan zuen gorakada islatzen du, Italian garai horretan sortu ziren lan apartak ardatz hartuta.

Egitaraua

Gagliarda detta La Narciso .............................. Salomone Rossi (1570-1630)

Aria quinta sopra La Bergamasca ............... Marco Uccellini (1603-1680)

Canzone "La Treccha"..................................... Tarquinio Merula (1595-1665)

Sonata quarta ........................................................ Dario Castello (1590-1658)

Ciaccona ......................................................... Andrea Falconiero (1585-1656)

Sinfonia Grave a 5 .............................................. Salomone Rossi (1570-1630)

"Se l'aura spira".......................................... Girolamo Frescobaldi (1583-1643)

≈etenaldia≈

Ballo detto Eccardo......................................... Tarquinio Merula (1595-1665)

La Lusignuola................................................... Tarquinio Merula (1595-1665)

Capriccio sopra 7 note ................................... Maurizio Cazzati (1616-1678)

Sonata sesta sopra l'aria di Tordiglione......... Salomone Rossi (1570-1630)

Pulchra es amica mea.................................. Francesco Rognoni (1570-1626)

Canzon per cornetto e violino in risposta.................... Lodovico Grossi da   Viadana (1560-1627)

Gagliarda detta La Norisna.............................. Salomone Rossi (1570-1630)