Udalaren ezohiko plenoa egingo da gaur arratsaldean

Baleike 2015ko uzt. 27a, 12:07

Gaur, 18:00etan hasita, Udalaren ezohiko plenoa egingo da. Eguneko gai ordenean Oikiko eskola berria egiteko lursaila Eusko Jaurlaritzaren esku uztea eta Herriko Tabernen inguruko bi proposamen aurkitzen dira, besteak beste.

Gai ordena:

1.-  Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada: (95. zbkia - 2015.07.09).-

2.-  Ogasuna.- 

2.1.- Udalaren aurrekontuaren 7. 8. eta 9. kreditu aldaketen berri ematea.-

2.2.- Kontuhartzailearen 2015/6 erreparo orria (rpta eta plantila aldatzeari buruzkoa) eta alkatearen erantzunaren berri ematea.

2.3.-   Kkontuhartzailearen 2015/7 erreparo orria (zerbitzu kontratuei buruzkoa) eta alkatearen erantzunaren berri ematea.

2.4.-   2015eko aurrekontuaren 9.kreditu aldaketaren ondoren egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeko txostenak aurrekontu egonkortasuna betezen ez duelako udalbatzari berri ematea.-

2.5.-  2015eko aurrekontuaren 9.kreditu aldaketaren ondoren egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeko txostenak, gastu araua betezen ez  duelako udalbatzari berri ematea.

3.-  Hirigintza.- 

3.1.-  Irizpena:

oikia  auzoan, haur eta lehen hezkuntzako 3 unitateko ikastetxe berria eraikitzeko oikiako lursaila eusko jaurlaritzaren hezkuntza sailaren esku jartzeko akordioa onartzea, bidezko bada, eta alkateari akordioa fomalizatzeko beharreazkoak diren agiriak sinatzeko  gaitasuna ematea.

4.-  Pertsonala.-

4.1.-  Irizpena:

lanpostuen zerrenda eta plantila organikoan 2 ofizial plazak eta peoi plaza bat sortzeko udalbatzak 2015.04.30ean emandako hasierako onespena atzera botatzea, bidezko bada.

5.-  Proposamena.-

“herriko tabernen”  ingurukoa.

5.1.- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa

5.2.- EH-Bildu udal taldeak aurkeztutakoa