Munduko dantzak ikusteko aukera izan zen igandean Zumaian

Baleike 2015ko uzt. 27a, 11:57

Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdiak urteroko bisita egin zuen atzo, igandea, Zumaiara. Eraiki talde antolatzaileko dantzari gazteez gain, munduko bi kulturetako dantza estiloak ikusteko aukera ezin hobea izan zen eguerdi parean herrian zehar egindako kalejiran. Eslovakiako eta Buryatia Errepublikako gazteek dantza saio koloretsuak eskaini zituzten ikusleen gozamenerako.