Ederki hasi du Alex Urangak Aricako txapelketa

Baleike 2015ko uzt. 18a, 21:07

Lehen postuan gainditu du hirugarren erronda, Sacha Damjanic (Txile), Airam Cabrera (Kanariar Uharteak) eta Hellit Loureiroren (Brasil) aurretik. Saio ederra egin du Alexek, Aricako olatu indartsuan oso ondo moldatzen dela erakutsiz beste behin. Bideoan ikus dezakezue Alexek jokatu duen erronda –zuzeneko emanaldiak ere bertan–.

Hirugarren errondako sailkapena:

1. Alex Uranga 16.75
2. Sacha Damjanic 16.50
3. Airam Cabrera 10.10
4. Hellit  Loureiro 6.50