Klarinete Maratoiko laukotea Baleikeren azken zenbakian

Baleike 2015ko uzt. 15a, 10:56

Jon Irigoien, Leire Rodriguez, Peru Tolosa eta Malen Trenadok osatutako klarinete laukoteak hasiko du aurtengo Musika Jaialdia. Azken Klarinete Maratoiko laukoteen lehiaketa irabazi zuten eta sari bezala Jaialdia zabaltzeko ohorea izango dute. Uztailaren 31n izango da emanaldia.

Laukote hau uztail-abuztuko Baleike aldizkarian elkarrizketatu dugu. Ez da, noski, zenbaki honetan aurkituko duzuen gai bakarra: orain hamar egun jokatu zen Flysch Traileko antolatzaile Bosco Garitanori egindako elkarrizketa, etxean garagardoa egiten dutenen inguruko erreportajea eta Iñaki Olazabal eskultorearen estudiora egindako bisitak jasotzen dira.

Aldizkaria ohiko lekuetan duzue salgai euro batean: Itsaski, Amaiako plazako Ogi Berri, Mandala, Arkupe, Errota, Otaño, Txoko, Aizpurua, Braky's eta Otezurin.