Ranchera doinuak Erribera kalean

Baleike 2015ko uzt. 5a, 10:10

Urteroko legez, mariachien kontzertua izan zen Zumaian. Mariachi Alma Tapatía taldeak, Jazmin de la Rocha La gallera abeslari gonbidatu zuela, callejonada deritzeon kalejira egin zuen arratsaldean eta kontzertua eskaini zuen gauean, Torreberriko aterpean. Bota zuen ekaitzak ezin izan zuen Guadalajarako taldearen indarra baretu.