Urola ibaiaren hondoa garbitu du Olarrusubek

Baleike 2015ko uzt. 4a, 22:55

Urtean bitan, Olarrusub elkarteko kideek Urola ibaiaren hondoan aurki daitezken objektuak ateratzen dituzte. Gaur arratsaldean Moilaberriko zubitik itsas kiroldegira bitarteko zatia garbitu dute. Urpekariek gurpilak, eskailerak, burdin pusketak eta beste hainbat zikinkeria atera dute eta edukiontzi batean utzi.