San Pedroak 2015

Alkate soinua berreskuratu da sanpedro hauetan

Baleike 2015ko eka. 29a, 21:26

Udal gobernu berriak Alkate soinua berreskuratu du sanpedrotarako. Agintariak Udal Musika Bandaren doinua lagun zutela joaten ziren udaletxetik parrokiara, San Pedro Eguneko meza nagusira. Aurreko udal gobernuak bertan behera utzi zuen kalejira labur hau, baina gobernu aldaketarekin ohitura zaharra berreskuratu da.