'Red Army' dokumentala hautatu dute zine forumeko ikusleek azken saiorako

Baleike 2015ko eka. 24a, 12:08

Bihar amaituko da 2014-2015 zine forum denboraldia. Aurreko hiruhilekoak bezala, ikusleek aukeratu dute azken saioan emango den pelikula. 'Red Army' dokumentalak emango dio amaiera denboraldiari (22:00etan Aita Marin).

Sobiet Batasunaren eta haren izotz gaineko taldearen istorioa kontatzen du Gabe Polskyren dokumentalak. Red Army izenarekin ezagutzen zuten garai hartan taldea, eta Sobiet Batasunaren ikur nagusietako bat izatera heldu zen mundu osoan, eta herrialdearen gizartearen, kulturaren eta politikaren ispilu.

Taldeko kapitain izandakoaren bidez kontatzen dute istorioa: Slava Fetisov heroi nazionala izan zen, baina, gero, etsai politiko gisa zigortu zuten. Gerra Hotzaren erretratua da filma, Sobiet Batasunaren handitasunaren eta haren gainbeherarena.