Inpernupe Libre: Kontzentrazioa Zarauzko ekitaldiaren atarian

Baleike 2015ko eka. 19a, 22:45

Ostegun eguerdian Espainiako Auzitegi Gorenak 'herriko tabernak' konfiskatzea berretsi zuenetik ekitaldiak burutu dira erabaki hori salatzeko. Atzo arratsaldea manifestazioa egin bazen, gaur kontzentrazioa egin da ixteko arriskuan dagoen Inpernuperen aurrean. Hau dena larunbat goizean Zarautzen (11:00etan, Musika plazan) egingo den ekitaldi handiaren bezperan gertatu da.