'Grampian devotion' ontziak gaur utzi du Zumaiako portua

Baleike 2015ko eka. 18a, 23:08

'Grampian devotion', Astilleros Balenciaga enpresak egindako azken ontziak, gaur arratsaldean utzi du Zumaiako portua. North Star Shipping eskoziar armadorearentzako egindako azken itsasontziak arratsaldeko 6ak aldera askatu ditu amarrak eta poliki-poliki, atoiontzi baten laguntzarekin zuzendu da itsasorantz. 

Behin itsasoan, froga batzuk egin dituzte eta Pasaia aldera egin du. Bertako portuan azken lanak egingo zaizkio, Aberdeen hirira bidali aurretik. Ipar itsasoko petrokio plataformei laguntza ematen egingo du ontziak lan.