Pintura eta zeramika ikastaroetako erakusketak zabaldu dira Oxforden

Baleike 2015ko eka. 17a, 21:33

Urtean zehar Foronda kultur etxean eman diren pintura eta zeramika tailerretako lanez osatutako erakusketak zabaldu dira gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hauek ekainaren 29ra arte egongo dira zabalik.

Erakusketak bisitatzeko ordutegia, astelehenetik igandera 18:30etik 20:30era izango da. Asteburutan eguerdian ere zabalik izango da, 12:00etatik 14:00etara.

Larunbat honetan, berriz, zeramikako Raku teknikaren jardunaldia egingo da egun osoan zehar Foronda kultur etxean.