Zumaiako pilotariek maila bikaina erakutsi dute Gipuzkoako nesken pala txapelketan

Baleike 2015ko eka. 15a, 10:17

Jokatu berria den Gipuzkoako nesken pala txapelketan Zumaiako pilotari gaztetxoek maila bikaina erakutsi dute eta urtean zehar egindako lana fruituak ematen ari dela agerian utzi zuten. 

Alebinen mailan, Nora Zuazobidek, Amaia Aguirrek, Libe Eizaguirrek eta Naia Vazquezek osatutako taldea (1. argazkia) finalerdietaraino heldu zen. Maila horretako beste bi taldeek ere (2. eta 3. argazkiak) maila bikaina erakutsi dute txapelketan zehar (alebin mailako jokalari guztiak 4. argazkian ageri dira). Infantil mailako pilotariek (5. argazkia) ere erakutsi dute beren gaitasuna, txapelketako hirugarren postua eskuratu ondoren.