Oier Korta: "Denentzako gobernatuko dut, inor baztertu gabe"

Baleike 2015ko eka. 11a, 08:09

Ezusteko handirik ez bada, Oier Korta izango da Zumaiako alkate datozen lau urteetan. Maiatzeko hauteskundeetan Korta hautagai zuen EAJ-PNVren zerrenda izan zen boto gehiena jaso zuena, 6 zinegotzirekin. EH Bilduk ere 6 zinegotzi ditu, baina 75 boto gutxiago, eta PSE-EEk zinegotzi bakarra. Larunbatean egingo da alkate berria izendatzeko plenoa (11:00etan). 

EAJ-PNVren zerrendaren buruan joan bada ere, independentea da Korta eta, behin alkatetzara heltzean, "Denentzako gobernatzeko" asmoa duela esan du, "inor baztertu" gabe. Hala dio El Pais egunkariak egindako elkarrizketa batean. Erronketako bat "bakearen eta bizikidetzaren" alde lan egiteko erronka duela azaldu du Kortak. 

Joxe Mari Kortaren iloba eta bonba baten estanda jasan zuen Txitxarro diskotekaren kudeatzailea, Oierrek dio ez duela bere burua ETAren biktimatzat jotzen, baina onartzen du haren presioa sumatu duela: "Osaba [Joxe Mari Korta] hil eta hilabetera, gure diskoteka bonbakatu zuten, eta nire ezkontzaren egunean, Ertzaintzak dantzalekuak hustu behar izan zuen bonba mehatxu batengatik. Zutaz ahaztu ez direla eta jazarpen bat izan dela erakusten duten gertaerak dira, nahiz eta ez dakidan hori den hitz zuzena. Zeharkako biktima bat naiz".

Artikuloa hemen irakurri dezakezue.