Inpernupe ez ixtea aldarrikatu dute Libre egunean

Baleike 2015ko eka. 6a, 19:26

Inpernupe Elkartearen egoitza, eta Euskal Herriko beste 113 taberna eta elkarte ixteko arriskuaren aurrean, Libre Eguna burutzen ari da gaur Zumaian. Hondartzako futbol partidak, kalejirak, bazkaria eta erromeria egin dira egunean zehar eta argazkia atera Inpernuperen aurrean. 'Inpernupe ez dute itxiko!' leloa zeraman pankarta batean jarri dira hainbat herritar, argazkian ikus daitekeen bezala.