Inpernupek bi kontzertu antolatu ditu aste honetarako

Baleike 2015ko eka. 2a, 09:31

Aste honetan bi kontzertu izango dira Inpernupen. Ostegunean Physis versus Nomos talde donostiarra (bideoan) izango da pintxopotean. Ostiralean, berriz, Occhi di Farfalla bikote zarauztarra etorriko da. Bigarren kontzertu honetan ez da pintxopoterik izango. Bi kontzertuak 20:00etan hasiko dira.