Oier Kortak eskerrak ematen dizkie zumaiarrei emandako babesagatik

Baleike 2015ko mai. 26a, 16:51

Zumaiako EAJ-PNVren alkatetzarako hautagai, Oier Kortak eskerrak eman dizkie "alderdiaren, zinegotzi taldearen eta bere izenean" igandeko hauteskundeetan hautagaitza jeltzaleari babesa eman zieten guztie. 

“Herritarrak adierazi diguten konfiantza bultzada ikaragarria da guretzat, prest gaude ziaboga emateko eta esan nahi diegu datozen lau urte hauetan herritarren eta herriaren alde lanean arituko garela. Kanpainan zehar gure konpromisoak aurkeztu ditugu eta horiek izango dira gure ardatzak udalgintza lanetan, beti ere zumaiar guztien ongizatearen alde”, azpimarratu du bozka gehien jaso dituen Oier Kortak.