Euskal antzerki-munduko lau antzezle gaztek osatzen dute Lauka Teatroa. Euskarazko antzerki-sorkuntza bultzatzeko Zu-Bi plataformak 2014ko deialdian aukeratutako proiektua da hemen ostiralean ikusi ahal izango dena. Plataforma horretan Euskal Herriko hainbat antzokik, konpainiak eta jaialdik parte hartzen dute.
Xabier Mendigurenen "Amodioaren ziega" lanean, zelda batean aurkezten zaigu istorioa, etorkizunik gabeko maitasun istorio hunkigarria.