Guardetxean emango diote hasiera ibilbideari. Pardarri eta Ganbo tontorrak igo ondoren, Larraitzera jaitsiko dira. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da moilako geltokitik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Helduek 12 euro ordainduko dituzte eta umeek 6 euro.