'Hegazti migratzaileen ginkana' egingo da maiatzaren 29an Algorri zentroan

Baleike 2015ko mai. 25a, 09:58
Euskal Kostaldeko Geoparkearen Astea ospatzeko, ostiralean, maiatzaren 29an, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako 'Hegazti migratzaileen ginkana' antolatuko da Algorri interpretazio zentroan.

Jolasaren helburua hegazti migratzaile ezberdinak aurkeztea izango da. Algorritik hasita Santiago hondartza aldera oinezko irteera egingo da. Haurrak bost taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak lau froga gainditu beharko ditu. Frogak hegaztien ezaugarri batean oinarrituko dira: bizitokia, elikadura, ugalketa eta migrazio mota.

Ginkanak bi orduko iraupena izango du eta 17:30etik 19:30era bitartean egingo da. Elkartze-puntua Algorri Interpretazio Zentroa izango da.

Parte-hartzea doan da eta aurrez izenak emango dira Algorri zentroan bertan: Juan Belmonte 21. 943143100. info@algorri.eu.