Udal hauteskundeak 2015

Oier Kortak (EAJ) eta Alex Olidenek (EH Bildu) bozkatu dute dagoeneko

Oier Kortak eta Alex Olidenek goizean eman dute botoa. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Normaltasunez doa oraingoz udal hauteskunde eguna Zumaian. Bi astez hautagaien ideak eta proposamenak entzun eta irakurri ondoren, herritarren txanda da gaur, eta ari dira pixkanaka hautesontziak betetzen. 

Alkatetzarako bi hautagai nagusiek dagoeneko eman dute botoa. Oier Korta (EAJ) izan da goiztiarrena, eta 10:00etarako eman du botoa Hogarrean. Alex Olidenek 11:30ean eman du botoa, honek ere Hogarrean. Ondoren mahairen batean txanda egitea egokituko zaie biei, eta hortik aurrera emaitzen zain. 

Erlazionatuak

2011ko udal hauteskundeetako emaitzak

Zumaia

Duela lau urte Bilduk irabazi zituen hauteskundeak Zumaian, 2.057 boto eskuratuta. EAJk 1.480 boto jaso zituen, eta PSE izan zen hirugarren, 512rek...