'Samba' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2015ko mai. 22a, 09:06

Asteburu honetan 'Samba' pelikula frantziarra emango da Aita Mari zinean. 'Intocable' arrakastatsuaren egile Eric Toledano eta Olivier Nakache zuzendarien azken lana da eta Omar Sy eta Charlotte Gainsbourg ditu aktore lanetan. Gaur 22:15ean izango da saioa, bihar 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean. Jarraian duzue gaztelerazko trailerra.