'Urola aldeko kontu ta komerixek' ipuin bilduma aurkeztuko da ostegunean

Baleike 2015ko mai. 19a, 17:33

Ostegun honetan, 19:00etan, 'Urola aldeko kontu ta komerixek' ipuin bilduma aurkeztuko da Alondegiko Oxford aretoan. Gurutz Garmendia Osinaldek idatzitako liburua da eta Josu Arrieta Garateren marrazkiak ditu. Biak izango dira ostegunean argitalpena aurkezten.

Liburu hau, Urola aldeko ipuin, kontakizun eta elezaharretan oinarritzen da eta kontakizun zaharretatik, Gurutz Garmendiak ipuinei gorputza eman eta borobilketa lana egin du. Josuk, berriz, marrazkien ardura izan du eta ipuin bakoitzako marrazki propio bat egiteko ardura izan du. Liburu hau ekimen edo proiketu zabalago batean txertatzen dute eta gure alderdiko sinismen zaharrak berreskuratzen dabiltza. Liburua, abiapuntu bat izatea nahiko lukete eta liburuaren bidez, jendartean interesa sortu, beraien jatorri, sinismen eta mitologiarekiko.