Emakumezkoen trainerilla: irabazle Orion eta bigarren Hondarribian

Baleike 2015ko mai. 18a, 13:10

Gipuzkoako trainerilla ligako beste bi jardunaldi jokatu dira asteburu honetan, larunbatean Orion eta igandean Hondarribian. Zumaiako emakumezkoen A ontzia lehena izan zen Orion eta bigarren Hondarribian, Hibaika B-rekiko 1,27 segundora.

Emakumezkoen B ontzia zortzigarren izan zen larunbatean; igandean, aldiz, bosgarren postu on bat lortu zuen. Sailkapen orokorrean Zumaia A lehena da 69 punturekin. Bigarren Hibaika B dago, hirugarren postuan dagoen Orio A-rekin 60 puntura berdinduta. Igandean lehiatu ez zen San Juan A laugarren postura jaitsi da. Zumaia B seigarren da, bosgarren dagoen Getaria A-rekin 42 puntura berdinduta.

Mutiletan, Zumaiako jubenilen ontzia zazpigarren izan zen Orion eta seigarren Hondarribian. Sailkapen orokorrean seigarren da, 35 punturekin.