Udal hauteskundeak 2015

Markel Olano izango da igande goizean Zumaian, EAJk antolatutako ekitaldian

Gipuzkoako Diputatu Nagusirako EAJren hautagai Markel Olano Zumaian izango da igande goizean, herriko alkategai Oier Kortarekin batera, EAJk antolatutako ekitaldian.

Goizeko 10:00etan kafea hartuko dute herriko boluntarioekin Gernika parkean, eta 11:00etan hauteskunde kanpainako agerraldia egingo dute. Herri txikien babesaz arituko da Olanok, besteak beste. Ondoren, herriko hainbat leku bisitatuko dituzte Olanok eta Kortak.