Eskuzko txapelketa herrikoiaren lehen jardunaldia jokatu da

Baleike 2015ko mai. 16a, 08:52

Eguraldi kaxkarra medio, Herri Eskolako frontoi estalian jokatu ziren atzo arratsaldean XVII. eskuzko pilota txapelketa herrikoiko lehen hiru partidak. Osasun arazoengatik, aldaketak izan ziren bikote batzuen artean. 

Emaitzak honakoak izan ziren:

Beristaín-Urbieta, 22 - Manterola-Tumas, 17

Iribar-Astigarraga, 12 - Salaberria-Manterola, 22

Odriozola-Korta, 10 - Salegi-Alkorta 22

Hurrengo jardunaldia ostiralean (maiatzak 22) jokatuko da, eguraldia lagun bada, Odietan, 18:15etik aurrera. Norgehiagokak hauek izango dira:

Odriozola-Artetxe / Manterola-Tumas

Salaberria-Manterola / Beristain-Urbieta

Salegi-Alkorta / Iribar-Astigarraga