Pulpoko jubenilen balentria maiatzeko Baleike aldizkarian

Baleike 2015ko mai. 15a, 12:27

Denbora luze batean ahaztuko ez diren uneak bizi izan ziren pasa den asteburuan Lubaki kiroldegian, Espainiako jubenil mailako eskubaloi txapelketan. Pulpo txapeldun izateko pauso batera geratu zen Barça ahalguztidunaren aurrean. Txapelketaren eta taldekideen berri ematen dugu maiatzeko Baleike aldizkarian. Posterra ere badago erdiko orrietan.

Hauteskundeak ere hizpide ditugu aldizkariko orrietan. EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdietako hautagai Alex Oliden, Oier Korta eta Arritxu Marañon elkarrizketatu ditugu. Datozen lau urteetarako zer nolako Zumaia bat nahi duten azalduko digute.

Azken Aste Santuan itxi zuten Foto Gar, zazpi hamarkadatan Erribera kalean izan den denda. Justu itxi aurretik jabeekin bildu ginen eta dendaren historiaren berri eman ziguten. 

Horiek eta beste atal gehiago izango dituzue maiatzeko aldizkarian. Ohiko saltokietan izango duzue, euro batean.