Areto futboleko eta zazpiko futboleko txapelketetan izena emateko epea zabalik dago

Baleike 2015ko mai. 13a, 16:14

Aurten ere areto futboleko eta zazpiko futboleko txapelketak jokatuko dira kiroldegian eta futbol zelaian, ekainean eta uztailean. Izena emateko epea zabalik dago.

Zazpiko futbolean izena emateko epea maiatzaren 27an amaituko da. Bilera maiatzaren 28an egingo da, 19:00etan. Areto futboletako berriz, ekainaren 9ra arte eman ahal izango da izena, eta bilera ekainaren 10ean egingo da, 19:00etan. Izena emateko kiroldegira dei dezakezue, 943862021 telefonora.