Ikusle guztientzako ikuskizun musikala, bidaia zoragarria Phileas Foggekin batera. Fogg jaunak, apustu egin zuen 80 egunetan munduari itzulia emango ziola eta Gorakadak erronka handitu eta 60 minututan egingo du: zuzeneko musika, aktoreak, txotxongiloak eta maletetan oinarritutako eszenografia, trenez, itsasontziz edo elefantez bidaiatzeko munduaren inguruko ibilbide zirraragarrian, umore ona, irudimena eta zuzeneko kantuak bidailagun.
2013ko Fetén jaialdian lau sari eskuratu zituen: Zuzendaritza, Gizonezkoen interpretazioa, Antzerki-moldaketa, Espazio eszeniko eta argiztapena.