Komentuko aterpetxea kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da

Baleike 2015ko mai. 12a, 14:03

Ekainaren 1etik irailaren 30a bitartean izango da San Jose Komentua zabalik erromesentzat. Aterpea kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea zabaldu da, eta maiatzaren 20era bideratu ahal izango dira.

Aurten ere erromesentzako aterpetxea zabalduko da San Jose Komentuan. Oraingoan, epe aldia zabaldu nahi du Udalak eskaintzaren beharrei erantzun ahal izateko, eta ekainaren 1etik irailaren 30a bitartean egongo da zabalik.

Aterpetxeko kudeaketa aurrera eramateko interesa dutenek Turismo Bulegoan bertan aurkeztu beharko dituzte beraien proposamenak maiatzaren 20a bitartean (egun horretan 14:00ak arte jasoko dira eskaintzak). Proposamena posta bidez aurkeztu nahi dutenek, maiatzaren 19a izango dute azken eguna, eta Fax bidez jakinarazi beharko dute beren proposamena bidali dutela (Fax zenbakia: 943 86 15 31).

Informazio gehiagorako turismo bulegora jo daiteke (943143396 / turismoa@zumaia.eus) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande eta astelehen arratsaldetan itxita dago.