Pulpo Espainiako Txapelketan

Festa giroan ospatu dute jokalariek Kofradian

Baleike 2015ko mai. 10a, 22:59

Espainiako Txapelketan lortutako bigarren postua festa giroan ospatu dute jokalariek Kofradian. Txoaskina elkartean bazkaldu ondoren, itsasontziz iritsi dira moilara, eta handik Kofradiara. Ander Torrikok jokalari guztien aurkezpena egin du, bere erara, eta Iñigo Garaizabal kapitainak herriari eskertu dio emandako babes guztia. Gero, txarangarekin festak jarraitu du. Hemen argazkiak.