Udal hauteskundeak 2015

Udal hauteskundeetako debatea egingo da ostegunean, Baleikek antolatuta

Baleike 2015ko mai. 13a, 10:16

Aurreko udal hauteskundeetan bezala, aurten ere alkatetzara aurkezten direnen arteko debatea antolatu du Baleikek. Ostegunean, maiatzaren 14ean egingo da, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Bertaratu ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute zuzenean baleike.eus web gunean.

EH Bilduko eta EAJ-PNVko hautagaiek, Alex Olidenek eta Oier Kortak, hartuko dute parte debate honetan.  PSE-EEko hautagai Arritxu Marañoni ere parte hartzeko gonbitea luzatu zaio, baina uko egin dio. Moderatzaile lanetan Baleikeko zuzendari Gorka Zabaleta arituko da.