'Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora' dokumentala emango da ostegunean Aita Marin

Baleike 2015ko mai. 6a, 13:41

Zumaiako Libre mugimenduak antolatuta, ostegun honetan 'Desobedientzia: Elkartasunetik Konpromisora' dokumentala eskainiko da Aita Mari zineman, 22:00etan. Apirilaren 11n Donostian aurkeztu eta gero, Zumaian izango da estreinaldia.

Ricard Salomek zuzenduta lana da ostegunean ikusteko aukera izango dena. 

Sinopsia:

Eskubide zibil eta politikoak sistematikoki urratzen ari zaizkigu azken urteotan; horren adierazle argia da, besteak beste, disidentzia politikoaren eta borroka sozialen kriminalizazioa. Egoera horri aurre egiteko desobedientzia zibila tresna eraginkor bat izan daiteke.