'Zu izan nahi' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2015ko mai. 5a, 13:49

Metrokoadroka antzerki taldearen antzezlan berria aurkeztuko da ostiral honetan, 22:00etan, Aita Mari zinean. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartzeko nahikoa duzue formulario hau betetzea. 

Umorea, poesia bisuala, performancea eta diziplina artistiko ezberdinen arteko elkarrizketan oinarrituta, pertsonen bizitzak lotzen dituzten hariak jarraituz eginiko bidaia emozional bat da ostiralean ikusi ahal izango den antzezlana. Hotzak dauden bost lagun beroaren bila. Haien bizitzetan erabakigarriak izan diren hildakoak, senideak eta maskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa.