Maria eta Jose ikastetxeak zenbait ekitaldi antolatu ditu matrikulazio epea zabaltzearekin batera

Baleike 2015ko mai. 2a, 11:57
Maiatzaren 4tik 15era bitartean Haur Eskoletan 0 eta 1 urteko haurrentzat izen emateko bigarren epealdia zabaltzen da. Hau horrela izanik, hainbat ekintza antolatu ditu Maria eta Jose ikastetxeak datozen egunetarako gure Haur Eskolaren filosofia oinarritzat hartuta.

Datozen egunotan zenbait ekitaldi izango dira ikastetxean matrikulazio epearen zabaltzearekin batera.

Maiatzaren 7an, osteguna, 18:30ean Alondegian ‘Haurtzaroaren poesia: esperimentazioaren aukera’ izeneko hitzaldia eskainiko du Alfredo Hoyuelos Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan europar doktorak. Iruñeako udal haur eskoletako tailerretako koordinatzailea eta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. Esperimentazioak haurtzaroan duen garrantzia azalduko da saio honetan.

Maiatzeko lehen hamabostaldian esperimentazio tailerrak ere egingo dira. Programatutako tailerrak gelan zuzenean nola lantzen diren ikusteko edo parte hartzeko aukera eskainiko da. Saioak 10:00etan izango dira. Maiatzaren 5ean zerealen inguruan arituko dira, 7an zelofanari buruz, 12an izotza izango da hizpide eta 14an jogurtak. 

Maiatzaren 11n, berriz, 18:00etatik 19:15era bitartean, Ardatza fisioterapia zentroak eskainita, 0 urteko umeei zuzendutako ‘Shantala’ haur masaje tailerra egingo da. Plaza mugatuak izango dira eta parte hartzeko 943860462 telefonora deitu beharko da.

Bestalde, Ikastetxeko haur eskolako funtzionamendua ongi ezagutzeko, ate ireki-tailerrak antolatu dituzte maiatzaren 9an, larunbata, goizeko 10:30etatik 12:00etara. Haur Eskolaren ezaugarri nagusien azalpenak eskainiko dira, ‘Aske’ metodologiaren aurkezpena egingo da eta gurasoentzako esperimentazio tailerra  izango da. Hurbildu ezin duenak, hitzordu pertsonalizatua eska dezake nahi duen egun eta orduan, 943860462telefonora deituz edota www.mariatajose.eus web orrian.

Matrikulazioa

Haur Eskolarako matrikulazioa burutzeko bi aukera daude:

- Ikastetxeko idazkaritzara hurbil daiteke eta bertan era pertsonalean informatuak izango dira eman beharreko pausoez. Gai honi buruz izan daitekeen edozein galdera edo zalantza argitzeko, 943860462 telefonora deitu eta idazkaritzarekin harremanetan jarri. Idazkaritzako ordutegia, 09:00-13:00 eta 15:00-17:00.

- On-line. Ikastetxeko web gunean zabalik dagoen atalera joz eta bertako pausoak jarraituz.