Familian Harraldea ezagutzeko doako irteera

Baleike 2015ko api. 29a, 15:45

Larunbatean, maiatzaren 2an, Algorriko harraldea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko dugu interpretazio zentroan. Ekintza herritar guztiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Irteera Algorri Interpretazio Zentroan hasiko da goizeko 10:00etan eta oinezko irteera bat burutuko da Algorriko senaira. 

Harraldea ezagutzeko doako irteeran parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz: Juan Belmonte 21. info@algorri.eu. 943 143100