Pulpo Espainiako Txapelketan

La Rioja-Pulpo partidako eta harrerako argazkien bilduma

Baleike 2015ko api. 26a, 23:03

Anaitasunari eta Granollersi irabazi ondoren, lehen postuan patrikan zuela jokatu du gaur Pulpok La Riojaren aurka. Hala ere, partida oso serioa jokatu dute eta azkenean 21-44 irabazi diote multzoan maila apalena erakutsi duen taldeari. Hemen dauzkazue partidako eta ondoren jokalariei Zumaian egin zaien harrerako argazkiak, eta partidako fitxa teknikoa.

La Rioja: Sergio Huerta, Javier Bastida (1), Gonzalo Barrio (3), Nicolas Zangroniz, Daniel Martinez (1), David Aldonza (5), Jorge Pinos (3), Aaron Peña (3), Victor Aldonza, David Arguiñaniz, Mikel Velliska, Iker Ruiz (1), Yago Camara, Julen Fernandez (1), Ignacio Alonso (2) eta Pablo Garcia (1).

Pulpo: Eneko Tena, Iñigo Garaizabal (2), Cristian Martin (2), Josu Lizeaga (1), Jon Kareaga (5), Beñat Yeregi (5), Iñigo Arakistain (1), Kauldi Odriozola (3), David Hernandez (2), Manex Armendariz (5), Manu Centeno, Mikel Martinez, Ignacio Otaño (5), Ander Olaizola (8), Iñigo Aldai (5) eta Gorka Ibarra; Ander Torriko eta Mikel Huegun.

Markagailua: 1-4, 1-7, 2-11, 4-15, 5-19, 5-23; 8-28, 9-29, 12-32, 16-36, 18-41, 21-44.

Erlazionatuak