Gure Esku Dagoren ehuntze eguna

Baleike 2015ko api. 26a, 12:23

Ekainaren 21ean egingo den ekitaldi jendetsua girotze aldera, Gure Esku Dago mugimenduak Ehuntze Eguna antolatu zuen atzo. Aurreko asteetan elkarte, eragile, koadrila, eta abar luze batek sortutako ehunak erakutsi eta elkarren artean josi ziren. Zumaiarrek egindako ehunak Donostian, Urumea ibaiaren bazterreran erakutsiko dira, beste herrietan egindakoekin batera.

Eguraldia lagun izan zen atzokoan Gure Esku Dagoren ekitaldian. Trikitilariak eta joaldunak aritu ziren herriko kaleetan zehar giroa berotzen. Behin Gernika parkean, tren geltoki zaharraren aurrean, Astindu dantza elkarteko dantzarien agur batekin hasi zen ekitaldia. Bertsolari gaztea ere ez ziren falta izan ekitaldiaren hasieran.

Herritarrek burututako oihalak eskutan, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea egin zen Narruondo ibaiaren ertzetan. Gizonezkoek eta emakumezkoek, gazteek eta helduek, elkarrik eskua eman zioten giza kate koloretsu bat osatuaz. Berriro Gernika parkean, oihalak elkarren artean josi ziren. Oihal hauek Urumea ibaiaren ertzetan erakutsiko dira ekainaren 21ean, Donostian, Gipuzkoako beste herrietan sortutako lanekin batera.