Shakti Olaizolaren 'Irakurriz' antzezlana, ostiralean, Liburuaren Egunaren aitzakian

Ostiral honetan (apirilak 24), Liburuaren Egunaren aitzakian, antzezlan berezi bat ikusteko aukera izango da 18:30etik aurrera Oxford aretoan. Shakti Olaizolak 'Irakurriz' antzezlana aurkeztuko du. Sarrera doan izango da.

Adin guztiei zuzendutako antzezlan honen bitartez, irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgiltzen gara. Pasarte desberdinak dituen istorio batetara eramaten gaitu, oroimenez, aurkikuntzaz, erreflexuz eta ametsez,... betetakoa. Bidean aurkitzen dituen egoera eta objetuen bitartez bere burua aurkitzen du eta bere istorioak gurekin partekatzen ditu. Bere bideari erantsiko diren eta berarekin zentzua hartuko duten objetuak badira: ahulkia, altzairua, almohada eta liburua. Bera barrena dagoen munduan guk gozatzea eta amets egitea lortuko du. Ekintzak eta egunerokotasuneko objetuak, jokoan, erronkan eta poztazunean bihurtuko dira mugimendua, ahotsa, orekak, dantza eta kontorsioarekin batera. Nola bukatuko da bidai hau?