Zumaia emakumezkoetan eta Hondarribia gizonezkoetan, trainerilletan irabazle

Baleike 2015ko api. 20a, 12:26

Santelmotako trainerilla estropadak jokatu ziren igande arratsaldean Urola ibaiaren itsasoratzean. Ikuskizun ederra eskaini zuten bertan parte hartu zuten hamabi ontziek.

Emakumezkoen 3. San Telmo sarian Zumaiako ontzia izan zen azkarrena. Balentria handia egin zuten Kike Manterolak prestatzen duen neska taldeak: goizean, Legution, Euskadiko batel txapelketa irabazi zuten (irabazita banderarekin atera ziren neskak erriora estropadak hasi aurretik), eta arratsaldean beste bandera bat eskuratu zuten, trainerilletakoa. 

Sailkapena honakoa izan zen:

1. Zumaia: 11:35:50

2. Orio: 11:41:43

3. San Juan: 11:59:00

4. Getaria: 12:16:03

Aurretik gizonezkoen 32. San Telmo saria jokatu zen. Hondarribia izan zen jaun eta jabe. Lehen txandan aritu zen Zumaia B ontziak denbora ona egin zuen eta lehen bi txandetan onena izan zen. Hirugarren txandan atera ziren Hondarribiak eta Oriok, baina, denborak birrindu zituzten. Laugarren txandan irten zen Zumaia A trainerillak lan ederra egin zuen eta hirugarren postuan kokatu zen sailkapen orokorrean.

1. Hondarribia: 10:15:46

2. Orio: 10:24:89

3. Zumaia A: 10:33:50

4. Zumaia B: 10:37:16

5. Getaria: 10:39:06

6. San Juan: 10:39:64

7. San Pedro: 10:47:13

8. Zarautz: 10:57:30