Jim Mickle-ek zuzentzen duen pelikula hau Joe R. Landsdale idazlearen liburu batean oinarritzen da eta Michael C. Hall, Sam Shepard eta Don Johnson ditu aktore lanetan. 1980eko hamarkadako Texasen girotuta dago. Gizon bat etxe batean sartzen da eta etxebizitza horren jabeak tirokatu egiten du. Heroi bihurtuta, ustelkeria eta biolentziaz betetako giro batean murgilduko da.