Turismo teknikari-laguntzaile bat kontratatuko du Udalak uda garairako

Kontratatzeko prozesua martxan jarri du Udalak, eta izan ematea Lanbideren bitartez –Lanbide.eus– egin daiteke, apirilaren 24ra arte. Hemen dauzkazue lanpostuaren ezaugarriak eta baldintzak.

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

Lanpostuaren ardurak:

Lanpostuaren oinarrizko funtzioa:

Jendeari turismo- eta kultura-eskaintzari eta Udalerriak eskaintzen dituen gainerako eremu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea, ahalik eta erarik zabal eta zehatzenean.

Zeregin espezifikoak:

- Turismo- eta kultura-eskaintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzea, eta informazioa antolatu eta ongi ordenatuta prozesatzea.

- Eskatzen dutenei erantzutea eta informazioa bidaltzea (pertsonalki, telefonoz, posta elektronikoz eta abar).

- Turismo Bulegoak eta Udalaren beste sail batzuek sortu eta banatutako produktuak saltzea eta salmentak kontrolatzea.

- Udalerriko ostalaritza-sektorearekin harremanetan egotea, okupazio-mailari buruzko hileko informazioa eskatzea eta sektorerako interesgarria izan daitekeen informazioa bidaltzea.

- Bisitaldi gidatuen eta txangoen erreserbak, bertan behera utzitakoak eta ordainketak kontrolatzea.

- Turismo Bulegoaren webgunearen diseinuan parte hartzea eta webguneetako informazioa kontrolatzea.

- Informazioa bildu eta eguneratzea, liburuxkak egiteko edo zaharrak eguneratzeko.

- Informazioa eskatzea, eta kontsultak eta informazio-bidalketa guztiak erregistratzea (lehenik paperean, eta ondoren “itourbask” Euskadiko Turismo Bulegoen Sarearen webgunean).

- Udalaz kanpoko erakundeen jarduerak antolatzen laguntzea, eta inskripzioaz, produktu eta sarreren salmentez eta abar arduratzea.

- Hornitzaile eta zerbitzu turistikoen datu-basea eguneratuta edukitzea, Kalitate Ziurtagiriari dagokion dokumentazioan eskatutako maiztasunarekin.

- Ezinbesteko informazioa Bulegoko jendearentzat eskuragarri dagoela ziurtatzea, falta denean biltegitik ateratzea, eta kontsumoa erregistratzea.

- Bisitaldietan eta bidaia gidatuetan parte hartu dutenek betetako inkestak erregistro-programan sartzea.

- Era berean, agintzen zaizkion zereginak egitea, lanpostua lortzeko eta betetzeko eskatzen den kalifikazioarekin bat datozenak.

Lanpostuaren baldintza ekonomikoak: hileko 2154,53€ gordinak, aintzinatasuna eta plusak aparte.

Lanaldia: %100ekoa. Zerbitzuaren beharren arabera moldatuko da egutegia.

Lanpostua betetzeko ezinbesteko baldintzak:

Eskatzen den gutxieneko ikasketa maila: Batxi­lergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa eduki­tzea, edota indarrean dagoen legerian pareko­tzat hartutako tituluren bat eduki­tzea.

Eskatzen diren hizkuntza mailak:

- Euskara: 3. HE edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

- Frantsesa: DELF B1 edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

- Ingelesa: First Certificate edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

HAUTAKETA PROZESUA:

Lanbidek Zumaiako Udalari ezinbesteko baldintzak betetzen dituzten hautagaiei buruzko informazioa bidali ondoren, lehiaketa prozesua abian jarriko da eta ondoren zehazten diren merituak baloratuko dira:

IKASKETAK/IKASTAROAK:

1- Turismo diplomaturaren titulua aurkezten dutenek 4 puntu lortuko dituzte.

2- Informatika:

· Microsoft ofimatika oinarrizko maila it-txartel ziurtagiri bakoitzeko 0,25 puntu.

· Microsoft ofimatika maila aurreratu it-txartel ziurtagiri bakoitzeko 0,50 puntu

· Microsoft ofimatika maila bakar it-txartel ziurtagiri bakoitzeko 0,25 puntu

· Internet eta posta it-txartel ziurtagiri bakoitzeko 0,25 puntu.

Oharra: aplikazio mota bakoitzeko (word, excel, access…) ziurtagiri maila bat baino gehiago aurkezten den kasuetan, puntuazio altuena bakarrik hartuko da kontuan.

Atal honetan gehienez ere 2 puntu lortu ahal izango dira.

3- Hizkuntzak:

- Ingelesean eta frantsesean eskatutakoa baino goragoko mailak horrela baloratuko dira:

C1 maila: puntu 1, maila eta hizkuntza bakoitzeko.

C2 maila: 1,5 puntu, maila eta hizkuntza bakoitzeko.

- Frantsesean eskatutakoa baino goragoko mailak horrela baloratuko dira:

B2 maila: 0,5 puntu, maila eta hizkuntza bakoitzeko.

C1 maila: puntu 1 maila eta hizkuntza bakoitzeko.

C2 maila: 1,5 puntu, maila eta hizkuntza bakoitzeko.

- Era berean, katalana, alemana eta italiera baloratuko dira honako maila hauek egiaztatuz gero:

B1 maila: 0,5 puntu, maila eta hizkuntza bakoitzeko.

B2 maila: puntu 1 maila eta hizkuntza bakoitzeko.

Atal honetan gehienez ere 3 puntu lortu ahal izango dira.

4- Ikastaroak:

Prestakuntza-ikastaro, jardunaldi eta bestelakoetan parte hartu izana balioetsiko da, baldin eta lanpostuaren zereginekin zuzeneko zerikusia badute eta herri-administrazioko eskolek, unibertsitateek edo beste herri-administrazio batzuek antolatuta edo homologatuta badaude. Iraupena ere hartuko da kontuan, eta honako baremo hau aplikatuko da:

- Hogei (20) eta berrogeita hamar (50) ordu bitartekoak: 0,10 puntu ikastaroko.

- Berrogeita hamaika (51) eta ehun (100) ordu bitartekoak: 0,25 puntu ikastaroko.

- Ehun eta bat (101) eta berrehun (200) ordu bitartekoak: 1 puntu ikastaroko.

- Berrehun (200) ordutik gorakoak: 1,5 puntu ikastaroko.

Atal honetan gehienez ere 3 puntu lortu ahal izango dira.

LAN-ESPERIENTZIA:

Herri-administrazioan egindako zerbitzuak, beti ere deialdi honen xede den lanpostuarekin zerikusia duten lanpostuetan: 0,50 puntu hilabeteko (ez da zatiki txikiagorik aintzat hartuko).

Erakunde pribatuetan egindako zerbitzuak beti ere deialdi honen xede den lanpostuarekin zerikusia duten lanpostuetan, 0,30 puntu hilabeteko (ez da zatiki txikiagorik aintzat hartuko).

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira.

Lanbiden lan-eskaintza argitaratzen den egunaren aurreko egunerarte izango dira kontuan hartuko diren merituak.

ELKARRIZKETA. Praktikoa. Gehienez ere 5 puntu lortu ahal izango dira.

Merituen balorazioa egin ondoren, lanpostuaren ardurekin zerikusia duen elkarrizketa praktikoa egingo da. Elkarrizketa, ondoren zehazten den gaitegian oinarrituko da:

Zumaiako turismo Bulegoa. Funtzioa eta eskaintzen dituen zerbitzuak.
Zumaiako baliabide turistikoak.
Gure eskualdea eta inguruak.
Zer da Geoparkea?

Oharra: Hautagaien kopurua altua izanez gero, epaimahaiak erabaki dezake elkarrizketa, merituen puntuazio altuena lortu duten hautagai multzo bati soilik egitea.